viernes, 13 de noviembre de 2009

Nire portafolio elektronikoaren diseinua

Portafolio elektronikoak eta goi-mailako hezkuntza Espainian: egoera eta joerak testua landu dut. Bertan, aipatzen da portafolio elektronikoaren erabilera, oso garrantzitsua dela, etengabeko lana eta lan bateratua ahalbidetzen baitu.
Unibertsitatean, lan-tresna didaktiko bezala ulertzen da. Hau da, hezkuntza sistema berriak dituen erronka berriei erantzutea, teknologia eta integrazioaren arteko batuketa eginez.Hortaz, unibertsitatean sistema integrala bezala ikusten da, zeinak ikasleei nahiz irakasleei laguntzen dien haien lana sintetizatzen. Gero, lana bilatzeko orduan, mugikortasuna eta ikaskuntza optimizatzen laguntzen duen sistema eratu da: portafolio elektronikoa-
Beraz, portafolio elektronikoa norberaren bizitzako lorpen garrantzitsuenak(eskola tituluak, graduak, ikasketak, esperientzia profesionala...) biltzen dituen dokumentua da. Unibertsitateek oinarrizko konpetentziak ebaluatzeko erabiliko dute eta pertsona horrek jarraitu duen ikaskuntza-prozesua.
Irakaskuntzan, dokumentuen bilketa bat bezala ulertzen da, hots, ikasle baten lanak ikusteko, progresioa edota perspektiba berriak/guztiak ikusteko erabiliko dena. Horrela irakasleak ikasle batek egiten duen progresioa ikus dezake, bere lana behar den bezala ebaluatuz eta baloratuz.Honen bidez, ikasle batek egiten duen lana, esfortzuak eta progresioa ikusten da,ikaslearen garapenaren ikuspegu globala edukiz.
Gainera, portafolio elektronikoarekin, ikaskuntza metodologia ezberdinak jorratzen lagun du, baita ikaslearen lan-bilaketa autonomoa ere. Iraksleak hau guztia planifikatu, garatu eta ebaluatu beharko du, ikaslearen lanaren jarraipen etengabea eginez.
Ikusten dugunez, e-portafolioa oso erabilgarria izan daiteke hezkuntza-sistemarako. Honen bitartez ikasle batek egiten duen lan erreala aztertzen da eta beraz, era hobeago batez ebaluatzen du irakasleak. Hala ere, e-portafolioaren kontzeptua eta eralbilpena ez dago oso zabaldua ikasle unibertsitarioen artean lan-tresna bezala, baizik eta tteknologi berriek eskaintzen diguten beste onura bat bezala ikusten dute, oraindik erabiltzen ez duguna eta honen gaineko interesik ez duguna. Honetaz aparte, etorkizunerako ariketa eta ekintza oso interesgarriak proposatzen ditu hezkuntza sistema hobetzeko.
Baina, oraindik ikasle nahiz irakasleen formakuntza ez da nahikoa hau guztia lortzeko.

Aipatu dudanez, portafolio elektronikoek gure lan garapena eta guk eginadako lana aipatzen du. Hortaz, adibidez IKT irakasgaian, e-portafolio bat egitea interesgarria izango litzateke. Hau da, bakoitzak egiten duen lanaz aparte, bakoitzaren esfortzua eta progresioa ikusiko zen.
Nire kasuan, nik egin ditudan progresioak eta garapena teknologi berriekiko azalduko ziren. Hau, guztiontzako onura izango zen, ikasleentzako lan guztien dokumentua izango baitzen eta irakasleentzako ebaluatzeko eta gure lana baloratzeko tresna ezin hobea izango zen.
Beraz, portafolio elektronikoaren erabilpena zergatik ez da zabaltzen unibertsitateko esparrura?

No hay comentarios:

Publicar un comentario