Bigarren atal honetan, nire blogan egin ditudan aldaketak jarriko ditut. Lehenik eta behin, eraldaketa honek aurreko praktikan egindakoarekin zerikusia du. Podcast eta Bideocast-ekin lan egin genuen.
Lehenengo ariketan, motxila digitaleko programez baliatuta(audacity programarekin, hain zuzen) Jonek emandako abesti bat eraldatu genuen, copyrightik ez zuena noski! Hau eraldatuta, gure blogean zintzilikatzeko beharrezko funtzionamenduak egin genituen(ikus grabaketak etiketa). Audioarekin erlazionatuta, beste programa bat ere ikusi genuen, Audiopal izenekoa, zeinaren bitartez idazten zenuen eta idatzitakoa errepikatzen zuen hitzez.
Hau guztia nire blogean aurkituko duzue grabaketak etiketan.
Bigarrenik, ScreenToaster tresnaz baliatuz, gure pantailan gertatzen zena graba genukeen(ikus bideo etiketa).
Azkenik, youtuben zintzilikatzeko aukera ere eman zigun, nota igotzeko.
Nire ustez, praktika honetan egindakoa oso interesgarria iruditu zitzaidan, gero hezkuntza aplikatzeko erraza baita. Denok ikasi dugunez, aniztasunari aurre egiteko lantresna izan daiteke(adibeidez umeren bat mutua bada edota IKT-ak erakusteko pausuak azaldu nahi baditugu).
Hortaz, hezkuntzan eta iraksle lanbidean aplikatzeko baliagarriak diren programak ikusi ditugu, gainera maneiatzeko oso zailak ez direnak.
jueves, 5 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario