domingo, 1 de noviembre de 2009

Jakintza 2.0

Jakintza 2.0-ren barruan, 2.0Web-a aurkitzen dugu. Honen bitartez,interneten esanahia mugitu egin da: hasiera batean, 1.0Web-arekin, informazio ekoizle bat zegoen eta besteak informazio horren jasotzaileak ziren. Baina, 2.0 Web-arekin, ordea, denak informazioaren ekoizle eta jasotzaile bihurtzen dira, informazio jario hori etengabea eta orokorra izanik.
Hala ere, gaur egungo erronka 3.0 Web-a dugu, zeinak semantikaz baliatzen da. Semantika hitzen edo sinboloen esanahia zein den saiatzen da azaltzen. Bideoan dioenez, web nabigatzaileak eta web semantikoak berdin ulertu behar ditugu, web 3.0-n elkar batutak daudelako.
3.0 Web-an , informazioa guztiz antolatuta dago eta honen bitartez informazioa eta ezagutza lortzeko gaitasun gehiago lortzeko gai izango ginateke. Ha da, informazio hau sematikaren bidez antolatuta dagoenez gero, guk lortu nahi duguna zehatzago lortuo dugu.
Laburbilduz, 3.0 Web-a bilatzeko eta ekoizteko modu berri bat bezala ikusten da, semantikaz eta sinbologiaz baliatuta.

Nire ustez, teknologia berrietarako erronka ikaragarria eta berrikuntza hoberenetarikoa da. Gainera, honen bitartez, interneten eta informazioaren jarioak hobetzen dira, kontsumitzaileari informazio gehiago eta hobeago eskeiniz.
Era digitaleko erronka berri baten aurrean gaudela argi dago, baina oraindik ezjakintasuna oso handia da. Jendeak oraindik ez daki zertarako erabiltzen diren edota zer diren 3.0 Web-ak, web-ak, laster marka sozialak... Eta irakasle berrien helburua hauen zeregina eta kontzeptua ikasgelan konpartitzea da, irakasle prestatuetaz baliatuz.
Baina, oraindik hau ez da gauzatzen eta honen erabilgarritasunak ez du ezertarako balio guk bultzatzen ez badugu. Hau izan liteke egun web hauek ez erabiltzearen arrazoia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario