sábado, 24 de octubre de 2009

Web 2.0 eta hezkuntza

Gaur egun, teknologi berriak eta IKT-AK ezinbestekoak dira eguneroko bizitzan. Horregatik, hezkuntza arloan ere funtsezko tresna bihurtu da. Digital aroko jendea ditzen gaituzte, hauen erabilpena ezinbestekoa eta etengabekoa izaten baita. Hau hezkuntzara bideratuta, proiktu berriekin erlazionatzen da, hezkuntzaren kalitatea eta modernizazioa gauzatzeko.Baina, zein dira hezkuntza-sistemarako tresnarik egokienak?


 

Honen erantzuna, IKTak dira. IKT-n bidez, hezkuntzara bideratuta noski, sistemaren egokitzapena lor dezakegu.

Alde batetik, Web 2.0 daukagu, non ikasleek eta baita irakasleek ere bere informazioa, edukiak etab. konpartitu, ikusi edo konparatu dezaketen. Honen bidez, hezkuntza elkarbanatu egiten da, guztiontzako edukia bihurtzen baita. Ideia hau oso ondo dago bere jakintza maila handitu nahi duenarentzat eta autonomia maila ere igotzen laguntzen du, ikasleak irakasle bera bihurtuz, bere jakintzaren eraikitzailea eta hau gero erabiliz.


Honi lotuta, 94 aplikazio on-line ditugu. Web 2.0 hauetako bat izanik, bertan Google Earth, Firefox, Google images, Google... aurki ditzazkegu. Honekin, informazioa ez dugu mugatzen eta denon eskuetara dago. Oso lan tresna egokia da gaur egungo ikaskuntzarako, bakoitzak bere informazioaren ekoizle eta kontsumitzaile bihurtzen baita. Aurrerapen oso handia da, eta guztion eskuetara egonda, iraultza handia da ikaskuntzarako.

 

Beste horrelako aplikazioak, Folksonomy da. Honen bidez, herriak kudeatzen duen sailkapena da, hots, bakoitzak egiten duen lana. Berdin gertatzen da Prosumer kontzeptuarekin. Erabiltzaileak ekoizle(informazioaren eratzaile, jartzen dutena) eta kontsumitzaile bihurtzen dira, bere informazioa eta jakintzak konpartituz, hla nola, blogak, wikiak etab. Oso sistema ona iruditzen zait eta aurrerapen ikaragarria, eta ikus dezakegu mende honetan informazioaren fluxua etengabekoa dela, teknologia berriei esker, jakina.

 

Azkenik, IKASYS proiektua aipatu beharra dago. Proiektu hau hainbat eskolatan aurrera eraman da, honen xedea ikasle bakoitzari ordenagailu bat eranstea da, hainbat ikasgaitan laguntzeko. Sistema berria da hezkuntzarako, hala ere, ikasleek oso erantzun positiboa eman dute, ordenagailuaren erabilera gustatzen zaielako eta aldi berean ikasten aritzen direlako.

Proiktu hau ondo bideratuta dago umeen ikaskuntzarako, baina baliteke iraksleek prest ez egotea IKT-ak erabiltzerako orduan. Honek suposatuko luke etengabeko ikaskuntza bat iraksleen aldetik, eta hau arazo erantsi bat da. Sistema berri honek ikasleen artean ondo funtzionatzen du eta emaitza onak daude, baina, hainbat irakaslek ez datoz honekin bat. Gainera, ikasleek iraksleek baino askoz gehiago erabiltzen eta kontrolatzen dituzte ordenagailuak eta IKT-ak, oro har.

Hau guztia dela eta, proiektu berritzaile hau aurrera eramateko, bi aldeen lankidetza beharrezkoa da, etengabeko ikaskuntza prozesuak emaitza positiboa izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario