domingo, 20 de septiembre de 2009

"IKT-en ERABILERA HEZKUNTZAN"-ren ANALISIA

Artikulu honek Ikasys proiektuari buruz hitz egiten du. Proiektu honek IKT-n erabilera bultzatu nahi du Lehen Hezkuntzako klaseetan. Esperimentua Ikastolen Elkartearena da, hiru zentrutan hasi da aurten, eta emaitzen arabera beste hamabi ikastoletara hedatuko da.
Ikasys proiektuan ikasle bakoitzak ordenagailu bat dauka. Bost ikasgaitan erabiltzen da baliabide bat bezala, irakasleari lagunduz.
Ordenagailuen erabileraren abantailak motibazioa eta ikasle bakoitzaren mailari egokitzen dela dirudite .Izan ere, ikasleek konturatu gabe ikasten dute, joku bat bezala bailitzan. Irakasleentzat ere zuzenketaren azkartasuna aipatzen da,beraz, denbora gehiago edukiko dute ikasleei laguntzeko.
Hala ere, proiektu hau aurrera eramateko irakaslegoaren prestakuntza ezinbestekoa da. Hor dago arazoa, beldurra eta ziurgabetasuna suertatzen die, arlo ezezagun batean sartzea eta ikasleek teknolgi berriei buruz beraiek baino gehiago jakitea, alegia.

Nire ustez, artikulu honetan ordenagailuen eragina irakaskuntzan erakusten digu, irakasleen baliabide berri bat bezala, liburuak eta beste metodoak desagertarazi gabe. IKT-ak irakaskuntzaren barruan sartzea aurrerapauso ikaragarria da, bai ikasleak ikasteko bai irakasleak klaseak prestatzeko eta beraiek ikasteko ere bai.
Ordenagailuak hezkuntzren iraultza izan arren, iraksleak lan handia egin beharko du interneten dagoen informazio erabilgarria aurkitzeko, aukeratzeko eta prestatzeko. Horrek suposatuko luke lan ordu asko garatzea.
Artikulu honekin bat egiten dut 50 urte gorako irakaleek arazoak izango dituzte IKT-ak erabiltzeko, eta bederen guk ez dugu arazo hori izango.Gainera, gaur egungo irakasleen erronka IKT-ekin lan egitea da, baina artikulu honek ez du islatzen irakslearen funtzioa nola aldatzen den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario