martes, 27 de octubre de 2009

Hezkuntzaren esanahia


Beti gertatu izan den bezala, gu bizi garen gizartea etengabe aldatzen ari da. Iraganean ez zen hala gertatzen,
baina orain asko azkartu da gizartearen aldaketa-erritmoa, eta, hori dela-eta, orain desberdintasunak ez dira
sumatzen belaunaldi batetik bestera dagoen tartean, baizik eta hamarkada batetik bestera ere nabaritzen
dira.
Horretarako,

nahikoa da gogoratzea orain ditugun gauza batzuk duela gutxi gure ikasleek irakurtzen
zituzten zientzia-fikziozko liburuetan ageri zirela. Horretan guztian eragina izan du zientziaren aurrerapenak,
oro har, eta jakintza aurreratuak, bereziki.
Gainera, gure ikasgeletako eguneroko zereginaren parte dira biak.

Testuinguru horretan, oso zaila da ziurtasunak eskaintzea, baina, hala ere, hezkuntzaren zeregina ez da aldatu:

ikasleei garatzen laguntzea maila pertsonalean, sozialean eta profesionalean (hiru maila bereizgarrietan),

euskal gizartea gero eta aurreratuagoa, oparoagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa izan dadin.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egiteko hauek ditu, besteak beste: hezkuntzak XXI. mendearen
hasieran izan behar duen zeregina berrestea, Europar Batasunak Lisboako Kontseiluan 2010. urterako
ezarritako estrategiei jarraitzea eta Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako ezarritako konpromisoak eta
Parlamentuan jasotako aginduak betetzea.
Kalitatezko hezkuntza eskaintzea da horren guztiaren helburua; hau da, ikasleek eskolan arrakasta izatea,
eta, horretarako, oinarrizko hezkuntzarako euskal curriculum berriaren arabera, heldu izatean aurretik aipatu
ditugun hiru mailetako garapena lortzeko behar dituzten gaitasunak eta trebetasunak eskuratzen laguntzea.
Hori da fi losofi a inklusiboaren zentzurik zabalena, gure ikasleek, gure ikasle guztiek, arrakasta-maila handiagoa
izatea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario