martes, 27 de octubre de 2009

Zer dira etiketak?

Etiketaren bitartez, hitz zehatz bat edo batzuen bidez, datu batera daramatzagu, hau bilatu edo arakatzen uzten gaituelarik. Honek dokumentura edo eramaten gaitu eta hitz multzo batez osatutakoak Folksonomia deritzogu.
Honen bitartez, laguntzen gaitu gauzak errazago bilatzera eta beraz, identifikatzera, gure lana azkartuz .

Zer dira Gadget-ak?

Gadget-ak edozein web orritan ipini ditzazkegun objektuak dira, informazio berria eskeiniz. Hauek oso erabilgarriak dira lan egiterako orduan, non egitekoak, egutegia etab. ager daitekeen.
Honen adibidea, Googlen agertzen diren gadget birtualak: sistema operatiboan agertzen diren Windows XP, Vista...
Edo Windows Vistan agertzen diren elementuak barra lateralean.

Hezkuntzaren esanahia


Beti gertatu izan den bezala, gu bizi garen gizartea etengabe aldatzen ari da. Iraganean ez zen hala gertatzen,
baina orain asko azkartu da gizartearen aldaketa-erritmoa, eta, hori dela-eta, orain desberdintasunak ez dira
sumatzen belaunaldi batetik bestera dagoen tartean, baizik eta hamarkada batetik bestera ere nabaritzen
dira.
Horretarako,

nahikoa da gogoratzea orain ditugun gauza batzuk duela gutxi gure ikasleek irakurtzen
zituzten zientzia-fikziozko liburuetan ageri zirela. Horretan guztian eragina izan du zientziaren aurrerapenak,
oro har, eta jakintza aurreratuak, bereziki.
Gainera, gure ikasgeletako eguneroko zereginaren parte dira biak.

Testuinguru horretan, oso zaila da ziurtasunak eskaintzea, baina, hala ere, hezkuntzaren zeregina ez da aldatu:

ikasleei garatzen laguntzea maila pertsonalean, sozialean eta profesionalean (hiru maila bereizgarrietan),

euskal gizartea gero eta aurreratuagoa, oparoagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa izan dadin.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egiteko hauek ditu, besteak beste: hezkuntzak XXI. mendearen
hasieran izan behar duen zeregina berrestea, Europar Batasunak Lisboako Kontseiluan 2010. urterako
ezarritako estrategiei jarraitzea eta Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako ezarritako konpromisoak eta
Parlamentuan jasotako aginduak betetzea.
Kalitatezko hezkuntza eskaintzea da horren guztiaren helburua; hau da, ikasleek eskolan arrakasta izatea,
eta, horretarako, oinarrizko hezkuntzarako euskal curriculum berriaren arabera, heldu izatean aurretik aipatu
ditugun hiru mailetako garapena lortzeko behar dituzten gaitasunak eta trebetasunak eskuratzen laguntzea.
Hori da fi losofi a inklusiboaren zentzurik zabalena, gure ikasleek, gure ikasle guztiek, arrakasta-maila handiagoa
izatea.




sábado, 24 de octubre de 2009

IKASYS aurkezpena

Web 2.0 eta hezkuntza

Gaur egun, teknologi berriak eta IKT-AK ezinbestekoak dira eguneroko bizitzan. Horregatik, hezkuntza arloan ere funtsezko tresna bihurtu da. Digital aroko jendea ditzen gaituzte, hauen erabilpena ezinbestekoa eta etengabekoa izaten baita. Hau hezkuntzara bideratuta, proiktu berriekin erlazionatzen da, hezkuntzaren kalitatea eta modernizazioa gauzatzeko.Baina, zein dira hezkuntza-sistemarako tresnarik egokienak?


 

Honen erantzuna, IKTak dira. IKT-n bidez, hezkuntzara bideratuta noski, sistemaren egokitzapena lor dezakegu.

Alde batetik, Web 2.0 daukagu, non ikasleek eta baita irakasleek ere bere informazioa, edukiak etab. konpartitu, ikusi edo konparatu dezaketen. Honen bidez, hezkuntza elkarbanatu egiten da, guztiontzako edukia bihurtzen baita. Ideia hau oso ondo dago bere jakintza maila handitu nahi duenarentzat eta autonomia maila ere igotzen laguntzen du, ikasleak irakasle bera bihurtuz, bere jakintzaren eraikitzailea eta hau gero erabiliz.


Honi lotuta, 94 aplikazio on-line ditugu. Web 2.0 hauetako bat izanik, bertan Google Earth, Firefox, Google images, Google... aurki ditzazkegu. Honekin, informazioa ez dugu mugatzen eta denon eskuetara dago. Oso lan tresna egokia da gaur egungo ikaskuntzarako, bakoitzak bere informazioaren ekoizle eta kontsumitzaile bihurtzen baita. Aurrerapen oso handia da, eta guztion eskuetara egonda, iraultza handia da ikaskuntzarako.

 

Beste horrelako aplikazioak, Folksonomy da. Honen bidez, herriak kudeatzen duen sailkapena da, hots, bakoitzak egiten duen lana. Berdin gertatzen da Prosumer kontzeptuarekin. Erabiltzaileak ekoizle(informazioaren eratzaile, jartzen dutena) eta kontsumitzaile bihurtzen dira, bere informazioa eta jakintzak konpartituz, hla nola, blogak, wikiak etab. Oso sistema ona iruditzen zait eta aurrerapen ikaragarria, eta ikus dezakegu mende honetan informazioaren fluxua etengabekoa dela, teknologia berriei esker, jakina.

 

Azkenik, IKASYS proiektua aipatu beharra dago. Proiektu hau hainbat eskolatan aurrera eraman da, honen xedea ikasle bakoitzari ordenagailu bat eranstea da, hainbat ikasgaitan laguntzeko. Sistema berria da hezkuntzarako, hala ere, ikasleek oso erantzun positiboa eman dute, ordenagailuaren erabilera gustatzen zaielako eta aldi berean ikasten aritzen direlako.

Proiktu hau ondo bideratuta dago umeen ikaskuntzarako, baina baliteke iraksleek prest ez egotea IKT-ak erabiltzerako orduan. Honek suposatuko luke etengabeko ikaskuntza bat iraksleen aldetik, eta hau arazo erantsi bat da. Sistema berri honek ikasleen artean ondo funtzionatzen du eta emaitza onak daude, baina, hainbat irakaslek ez datoz honekin bat. Gainera, ikasleek iraksleek baino askoz gehiago erabiltzen eta kontrolatzen dituzte ordenagailuak eta IKT-ak, oro har.

Hau guztia dela eta, proiektu berritzaile hau aurrera eramateko, bi aldeen lankidetza beharrezkoa da, etengabeko ikaskuntza prozesuak emaitza positiboa izan dadin.